XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehienek etche partikularretan dugu etzatea.

Burdin bidetik jautsi eta, horra garan taula phuska handi batzu: gu joan behar giren karriken izenak hor dira irakurgarri.

Gure karneta eskuan laster atchemaiten dugu zoin gure taula eta karrika berekoak elgarretaratzen gira delako taularen inguruan.

Hor berehala heldu zaizku jaun batzu eta iganarazten gituzte oto handi batzuetarat, karrika berekoak denak elgarrekin, eta trebesatzen dugu Erromako hiri guzia, harrituak bezala gaudela, eskun eta ezker so, denak betan ikhusi nahi.

Zoin gure karriketarat orduko, beribiletik jaustean, han ginituen etzan behar ginen etchetako nagusiak.

Hemen haste kisk eta kask bi mintzaien ezin aditua: guri iduritzen hangoek behar luketela frantsesa jakin, heier iduritzen guk behar ginukeela italianoz aise eta aise mintzatu; bainan no kapitch italiano.

Haatik, gure aldetik, erdi aise konpreniarazten ginuen gure burua, saltsa bat egiten baiginuen español, kaskoin, frantses eta eskuararekin; saltsa horrekin zonbait kheinu, nola ez ginuen bada elgar adituko?.

AITA SAINDUAREN MEZA

Manua ukana dugu garan, zalhu-zalhua askaiteko eta, aphur bat sudur punta garbiturik, bideko ikhatz purruskak khen eta, Jondoni Petriren Elizan kausitzeko zortzi orenetan, Aita Sainduak berak emanen baitu meza, Frantziako Erroman direnentzat.

Zortzietako, denak han ginen chuchen.

Hango aphez gidari batekin, izigarriko eliza batean sartzen gira, denak harrituak gaudela elizaren handitasunaz.

Oihu handi bat aditzen dugu bet-betan, geroago eta handiago: Biba Aita Saindua!.

Aita Saindua zen elizan sartzen ari.

Zango puntetan gira eta halere ezin ikhusi.

Oihuka denak zoin gehiago: Biba eta biba! Azkenean ikhusten dugu bada, alki batean jarria, lau soldadok airean deramatela.